2026 udako hautagaitza
2025 udan, bilgune edota egonaldi batean lan egiteko hautagaitza martxoaren 1-a aitzin bidali behar diguzu. Nola?? Formulario hauek betez:
Bilgunean lan egiteko: hemen sartu!
Egonaldietan lan egiteko: hemen sartu!
Hautagaitza guziak aztertu eta martxo bukaeran/apirila hastapenean erantzun bat emanen dizugu berantenik.
Zutaz fidatzen gira!!
Udako hautagaitzei buruz galderak baldin badituzu, bilguneko zuzendariarekin harremanetan sar zaitez. Eta egonaldientzat zerbait jakin nahi baduzu: egonaldiak@udaleku.eus
Milesker!!
Noiztenkako animatzailearen kontratua zer da?
Hezkuntza engaiamendu kontratua, edo "contrat d'engagement éducatif (CEE)" delakoa, adingabeen harrera kolektiboetan noiztenka animatzaile edo zuzendari ardurak hartzen dituen pertsonei idekia da. Adibidez, bilgune edo egonaldi batean. Kontratu berezia da. Lan eskubideko arauetaz urruntzen da, bereziki lan denbora, pausa eta ordainketari doakionez.
CEE-ren baldintzak - irizpideak:
- Eguneko lansaria (guttienez 2,2 x SMIC horaire)
- Denboran mugatua: 80 egun gehienik urtean
- 48 oren lan gehienik astean
- 24 oren pausa segidan 7 egunero
- 11 oren pausa egunka (berezitasunak dira egonaldientzat)
Informazio gehiagorentzat CEE-ri buruz, hemen klikatu.
Noiztenkakoen lansariak - 2026
Noiztenkako animatzaile eta zuzendarien eguneko soldatak azpian aurkituko dituzue.
Fatal error: Uncaught RuntimeException: SplFileInfo::getType(): Lstat failed for lib/pdf/--noiztenkakoen-lansariak-2026-urtarrilan-273423.pdf in /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/lib/phpereduDb/_funtzioak.php:1436
Stack trace:
#0 /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/lib/phpereduDb/_funtzioak.php(1436): SplFileInfo->getType()
#1 /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/lib/phpereduDb/_funtzioak-berri.php(179): fitxateg('lib/pdf/--noizt...')
#2 /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/lib/phpikus/udaleku-kontratatzea.inc.php(102): dokikonizen('lib/pdf/--noizt...', 'http://2025.uda...', 'fas fa-file-dow...', 'PDF fitxategia ...')
#3 /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/index.php(408): include('/home/udaleku/p...')
#4 {main}
thrown in /home/udaleku/public_html/udaLeku2025/lib/phpereduDb/_funtzioak.php on line 1436